Deitu

ES

EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

VoLTE Euskaltelen: nola aktibatzen den, nola funtzionatzen duen eta zertarako balio duen

VoLTE zerbitzua, telefono mugikor bidezko deiei lotua, mugikorra duten Euskaltelen bezero guztientzat dago eskuragarri. VoLTEren abantailen berri emango dizugu, eta azalduko dizugu nola erabil dezakezun teknologia hori Euskaltelen zure linean.

Zer da VoLTE?

VoLTE (Voice over LTE) teknologiak aukera ematen du deiak 4G sarearen bidez egiteko, 2G edo 3G sarea erabiliz egin beharrean. Hobekuntza horri esker, deiak berehala ezar daitezke, soinu-kalitate hobearekin eta nabigazio-abiadurari eragin gabe. VoLTEri esker, bi gauzak egin ditzakezu aldi berean: hitz egin eta datuak erabili, etenik gabe.

VoLTE zerbitzua doakoa da, eta zure tarifan sartuta dago. VoLTE bidez egindako deiek ez dute aparteko tarifarik.

Zer abantaila dituzte 4G (VoLTE) deiek?

4G deiek (VoLTE dei ere esaten zaie) komunikazio-kalitate hobea eskaintzen dute sare konbentzionaletakoek baino. Hauek dira abantaila nagusiak:

  • Audio-kalitate hobea eta zarata gutxiago:

    elkarrizketa garbiagoak eta interferentziarik gabekoak.

  • Egonkortasun handiagoa komunikazioan:

    deia etenik gabe konektatzen da.

  • Konexio bizkorragoa deietan:

    elkarrizketa hasi aurreko itxarote-denbora laburragoa da.

  • 4G nabigazioa, hitz egiten ari zaren bitartean:

    aplikazioak eta sare sozialak erabil ditzakezu, edo bideoak ikusi, etenik gabe. Ez dio eragiten datuen errendimenduari.

  • Bateria gutxiago kontsumitzen da

    2G/3G sareak erabilita baino.

Zer baldintza bete behar ditut VoLTE zerbitzua Euskaltelekin izateko?

Euskaltelen mugikorreko bezeroa bazara, baldintza hauek bete behar dituzu VoLTE zerbitzua erabiltzeko:

  1. Gailuak bateragarria

    izan behar du VolTErekin

  2. Ahots- eta datu-tarifa bat

    izan behar duzu linean

  3. VoLTE aukera aktibatuta

    izan behar duzu

  4. 4G estaldura duen eremu

    batean egon behar duzu

Telefonoaren softwarea eguneratzea

ere gomendatzen dizugu. 

VoLTE zerbitzua aktibatzea Euskaltelen


Smartphone gehienetan, VoLTE automatikoki aktibatzen da gailua teknologia horrekin bateragarria bada. Hala ere, kasu batzuetan beharrezkoa da eskuz konfiguratzea, eta baliteke aukera ez egotea eskuragarri mugikorra zaharra bada.

Ezarpenetatik egin beharko duzu (modelo eta sistema eragile bakoitzak toki desberdinean eskaintzen du aukera hori). “VoLTE” edo “4G deiak” jarriko du.

VoLTE zerbitzua eskuz aktibatzea iPhoneetan

iPhone bateragarri gehienetan, VoLTE automatikoki aktibatzen da, baina kasu batzuetan eskuz konfiguratu behar da.

  • iPhone 12 baino zaharragoetan, beharrezkoa da 4G eta VoLTE markatuta edukitzea.
    volte iphone inferior 12.png eusk
  • iPhone 12an eta berriagoetan, berriz, 5G automatikoa eduki behar da markatuta.
    volte iphone superior 12.png eusk

VoLTE zerbitzua eskuz aktibatzea Androidetan

Android bateragarri gehienetan, VoLTE automatikoki aktibatzen da, baina kasu batzuetan eskuz konfiguratu behar da. Hona hemen adibide bat, ikusteko nola konfiguratuko genukeen eskuz Samsung batean:

volte android samsung.png eusk

Bateragarria da VoLTE Euskaltelen ditudan gainerako zerbitzuekin?

Zerbitzu guztiekin da bateragarria VoLTE, Euskaltelekin kontratatuak dituzun MultiSIM lineekin izan ezik.

Non erabil dezaket Euskaltelek eskaintzen didan VoLTE zerbitzua?

VoLTE teknologia bera da, bai estatuan, bai atzerrian, baina ezin da erabili herrialde guztietan, ez eta operadore guztiekin ere; izan ere, herrialde guztietan ez dago euskarririk VoLTErentzat.

VoLTE roamingean, Euskaltelekin: zer izan behar dut kontuan?

Euskaltelekin hitzarmena duen roamingeko herrialdeko operadorearen 4G sarearen bidez egiten dira deiak.

Ziurtatu Roaminga eta Nazioarteko deiak  aktibatuta daudela beste herrialde batera zoazenean mugikorra erabili ahal izateko.

Bezeroaren Gunean

 aktibatu edo desaktibatu ditzakezu, eta Herrialdeen bilatzailean ikus ditzakezu deien tarifak. 

Gogoratu datu-ibiltaritza ere aktibatzea mugikorrean.  

Sare sozialen bidez harremanetan jarri