Zure bankuak faktura bat itzuli badigu edo haren epemugan ordaindu ez baduzu, faktura berriz kobratzeko egin beharreko izapideek kostu gehigarri bat dute.
Hori gertatzen denean, kargu bat agertuko zaizu hurrengo fakturan, honela jasota: “faktura ez ordaintzeagatiko kargua”. Kargu hori ez da aplikatuko zure lehen faktura edo lehen itzulketa denean.
Ez ordaintzeak zure mugikor-linea(k), finkoa edo Interneteko konexioa etetea ekarri baldin badu, zerbitzu horiek berriz konektatzeak beste gastu gehigarri batzuk dakartza, eta horiek ere zure fakturan agertuko dira, honela jasota: “Zerbitzua berrezartzeagatiko kargua”.
2025ko otsaila 22tik aurrerako tarifak:
Faktura ez ordaintzeagatiko kargua
| 15,99€ itzulitako ordainagiri bakoitzeko |
Zerbitzua berrezartzeagatiko kargua
| 14,50€ (BEZa barne) linea bakoitzeko |
Hilaren 22tik aurrera kobratzen dira fakturak. Ordaindu gabeko fakturarik baduzu, honela ordaindu dezakezu:
1.Txartel bidez
. Visa eta Mastercard kreditu- eta zordunketa-txartelekin ordaindu dezakezu, linea ahalik eta azkarren berraktibatzeko. Horretarako, sartu https://pago.euskaltel.com helbidera edo deitu 900 840 092 zenbakira. Unean bertan eta modu seguruan ordaindu ahal izango duzu, gure sistema automatikoa erabilita.
2.Bizum bidez
. Bizumekin ere egin dezakezu, azkar eta seguru. Aski duzu telefonoa hartu, https://pago.euskaltel.com webgunean sartu, eta urrats hauei jarraitzea:
3.Google Pay
. Google Pay bidez ere ordaindu ditzakezu fakturak. Sartu https://pago.euskaltel.com helbidean eta jarraitu urrats hauei:
4.Transferentzia bidez ordaindu
Kontu-zenbaki honetara transferentzia eginez ordaindu dezakezu: ES58 0049 1500 04 2719374331 (BSCH). Kontzeptuan, adierazi zure NANa edo AIZa eta Euskaltelek mugikorraren zenbakia. Transferentzia zein bankurekin egiten duzun, litekeena da 72 ordu ere behar izatea.
5.Bankuko leihatilan ordaindu
BSCHren edozein bulegotan ordaindu dezakezu, leihatilan, ES58 ES58 0049 1500 04 2719374331 (BSCH) kontu-zenbakian diru-sarrera eginda. Zure NANa eta faktura ordaindu nahi duzun Euskalteleko telefono-zenbakia adierazi besterik ez duzu egin behar. Ordainketa 24 ordura gauzatuko da, gutxi gorabehera.
Ez ordaintzeagatik linea moztuta badaukazu eta lehenbailehen berreskuratu nahi baduzu, txartel bidez edo Bizum bidez ordaintzea da modurik azkarrena.
Sartu hemen, eta pausoz pauso azalduko dizugu nola egin.
https://blog.euskaltel.com/eu/ordaintzeke-dauden-euskaltelen-fakturak-ordaintzea/
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua