Urrutiko salmentetan (telefonoa edo web-denda) bakarrik dago uko egiteko aukera hori. Zure erosketarekin gustura geratzen ez bazara, produktua entregatzen dizugunetik 14 egun dituzu itzultzeko.
Jarri harremanetan Bezeroarentzako Arreta Sailarekin (deiaren prezioa erabiltzen duzun operadorearen araberakoa izango da), eta adierazi eskaera bertan behera utzi nahi duzula. Zer egin behar duzun esango dizugu.
Oro har, online erositako produktu guztiak jaso eta 14 egun naturaleko epean itzul daitezke, baina badira salbuespenak: batzuetan ez da itzulketarik onartzen, osasun publikoa babesteko eta berriz saltzean arriskurik ez izateko. Kasu horietan, itzuli ahal izango dituzu soilik baldin eta bilgarriak kendu ez badizkiezu.
Esate baterako, produktu hauei bilgarria kendu badiezu, ezingo dituzu itzuli, higiene-arrazoiak direla medio:
Belarri barneko entzungailuak: Ireki badituzu, ezingo dituzu itzuli, zuzenean belarrian sartzen baitira.
Era berean, hortzetako eskuilak, depilatzeko makinak, bizarra mozteko makinak eta abar ere ezin dira itzuli behin zabalduz gero, baliteke erabilita edo kutsatuta egotea eta. Produktu horiek itzultzen badira, arriskutsuak izan daitezke beste kontsumitzaile batzuen osasunerako. “
Terminala egoera ezin hobean itzuli behar da, jatorrizko kaxan, osagai guztiekin.
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua