Disney+ streaming plataforma independente bat da, leku bakar batean biltzen dituena Disney, Pixar, Marvel, Star Wars, National Geographic eta askoz gehiago. Eserialdi luzeak egiteko telesailak, dokumentalak, film laburrak eta kalitate handiko filmak eskaintzen dizkizu.
Disney+ Estandar eta Disney+ Premium modalitateek aukera ematen dizute edukia deskargatzeko, behar duzunean eta konexiorik gabe ikusi ahal izateko.
Gainera, 7 profil konfigura ditzakezu, eta, kontratatzen duzun planaren arabera, aldi bereko 4 erreprodukzio izango dituzu.
Disney+ plataformarekin, edukirik onena ikusi ahal izango duzu Euskaltelen 4K deskodetzailetik, webgunetik edo telefonoko, tabletako, Smart TVko eta ordenagailuko aplikaziotik. Ikusi xehetasunak hemen
Disney+ gurekin kontratatu ondoren, aktibatze-prozesua egin beharko duzu eduki guztiez gozatu ahal izateko.
Horretarako, SMS bat eta mezu elektroniko bat jasoko dituzu, zure eremu pribatura sartzeko esteka batekin. Han, harpidetza aktibatzeko botoi bat daukazu.
Zure lehen aldia bada Disney+ plataformarekin, erregistratu ondoren ongietorri-mezu bat bidaliko dizute.
Jada Disney+ ordaintzen bazenuen —zuzenean haiei edo beste hornitzaile bati—, azalduko dizute nola kudeatu dezakezun erraz asko lehenengo harpidetza, gurekin aktibatutakoa bakarrik fakturatzeko.
Hautatu zure beharretara egokitzen den aukera, jarraitu pausoei eta hasi gozatzen.
Zure eremu pribatuko esteka sakatu ondoren, Disney+ plataformaren webgunera bideratuko zaitugu harpidetza aktibatzeko. Adierazitako urratsei jarraitu, eta zure kontu berria sortu besterik ez duzu egin behar, nahi duzun helbide elektronikoarekin. Aktibazioa amaitutakoan, Disneyren ongietorri-mezu bat jasoko duzu.
Aurreko urratsak bete ondoren, hurrengo pantaila agertuko da zure harpidetza-kontratuarekin. Onartu egin beharko duzu, eta, handik aurrera, Disney+ ikusteko aukera izango duzu.
Zure eremu pribatuko esteka sakatu ondoren, Disney+ plataformaren webgunera bideratuko zaitugu zure harpidetza aktibatzeko.
Disneyrekin aurrez aktibatuta dagoen eta zuzenean kreditu-txartel, zordunketa-txartel edo PayPal bidez ordaintzen ari zaren posta-kontu bat erregistratu behar baduzu, mezu elektroniko bat bidaliko dizute, zure helbide elektronikoa eta pasahitza erregistratu ondoren, zure harpidetzaren kudeaketari buruzko informazioa emateko (Euskaltelekin kontratatua duzun planaren arabera aldatu egingo baita informazioa).
Lehendik zeneukan plana baino handiago bat edo berdina kontratatzen baduzu
: Disney plataformak zure harpidetza etengo du, eta ez duzu beste ezer egin beharko. Ez da denbora-mugarik egongo berriro aktibatzeko, eta horrela geldituko da bertan behera uzten duzun arte.
Plan txikiago bat kontratatu baduzu:
Disney plataformak mezu elektroniko bat bidaliko dizu, bertan behera utz dezazun zuzenean haiekin zenuen harpidetza, bi aldiz ez ordaintzeko (guri eta haiei).
Kontuan izan ezen Disney+ plataformaren harpidetza Euskaltelekin aktibatu ondoren bertan behera uzten baduzu edo Disney+ plataformarekin zuzenean kontratatua zenuen plana aldatu eta txikiago bat kontratatzen baduzu, berriz aktibatuko dela Disney+-eko harpidetza hori eta, beraz, biak kobratuko zaizkizula, Euskaltelekin aktibatutakoa eta Disney+-ekin zenuena.
Aldaketa egin ondoren, mezu elektroniko bat iritsiko zaizu, Disney+-en harpidetzaren fakturazioa berriz hasiko dela jakinarazteko:
Zure eremu pribatuko esteka sakatu ondoren, Disney+ plataformaren webgunera bideratuko zaitugu zure harpidetza aktibatzeko.
Dagoeneko aktibo dagoen posta-kontu bat erregistratu behar baduzu eta beste hornitzaile bati ordaintzen badiozu (adibidez, Google, Apple edo beste telekomunikazio-operadore bati), Disneyk mezu elektroniko bat bidaliko dizu bertan behera utz dezazun zure harpidetza, bi aldiz ez ordaintzeko (guri eta haiei).
Zure Disney+ kontuaren pasahitza gogoratzen ez baduzu, oso erraz berrezar dezakezu sarbidea. Horretarako, sakatu esteka honetan
Disney+ plataformaren eskaintza zure premietara hobekien egokitzen den moduan pertsonaliza dezakezu noiznahi. Plana ere aldatu dezakezu, aldi bereko pantaila gehiago erantsiz eta streamingaren kalitatea hobetuz.
Baina gogoan izan: Euskaltelekin aktibatzeko erabili zenuen posta-kontu berarekin eten baduzu harpidetza Disneyn, eta Disneyk fakturatzen zizun modalitatea aldatu eta baxuago bat kontratatzen baduzu (adibidez, Disney Premiumetik Disney Estandarrera), Disneyri ere ordaintzen hasiko zara, harpidetza horri baja ematen ez badiozu.
Mezu elektroniko bat bidaliko dizute esteka batekin, han sartu eta bertan behera utz dezazun zuzenean haiekin aktibatua duzun harpidetza, eta, behar izanez gero, harremanetan jar zaitezen haien Laguntza Zentroarekin
Disney+ plataforman beti izango duzu zer ikusia aukeran.
Bidaiatzen ari bazara edo etxetik beste norabait joaten bazara, oso erraza da Disney+ erabiltzea. Disney+ beti bezala ikus dezakezu zure gailu eramangarrietan (tableta, ordenagailu eramangarri bat edo telefono mugikor bat); beste telebista bat baldin badaukazu ere has dezakezu zure saioa (adibidez, hotel batean edo alokairuko etxean).
Informazio gehiago, hemen
Zurekin bizi diren guztiek erabil dezakete Disney+ zerbitzuko zure kontua. Zurekin bizi ez direnek beren kontua sortu beharko dute Disney+ zerbitzuan.
Informazio gehiago, hemení
Disney+ zerbitzua zure telekomunikazio-zerbitzuen zati gisa agertuko da fakturan.
Noizbait Disney+ zerbitzuaren ezaugarriak aldatzen badituzu, kontratatu duzun modalitatearen arabera islatuko da hori fakturan.
Disney+ plataformarenLaguntza Zentroan aurkituko dituzu Disney+ zerbitzuarekin lotutako zalantzei buruzko erantzunak. Ohiko galderak ere kontsultatu ahal izango dituzu.
Mezu elektronikoa jasotzen duzunetik, nahi duzunean egin dezakezu, betiere mezua eta SMSa jaso eta 30 eguneko epean.
Bi modutara kontrata dezakezu Disney+
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua