Euskaltelen, azken kuota batez finantzatutako gailuen erosketa-eskaintzek aukera ematen dute terminal bat eskuratzeko hileko kuota txiki bat epeka ordainduta. Hileko azken kuota ordaindu ondoren, terminala kosturik gabe itzultzeko aukera izango duzu.
, mugikorraren hileko azken kuotaren osteko fakturan kobratuko zaizu azken kuota.
, itzulketaren baldintzak azalduko dizkizugu.
Zure mugikorra itzultzea onartzeko, baldintza hauek bete behar ditu:
Azken kuota fakturatu ondorengo 15 egunetan itzul dezakezu mugikorra (hilaren 22tik hurrengo hileko 5era bitartean, gutxi gorabehera). Ez kezkatu. Unea iristen denean, SMS bat bidaliko dizugu itzultzeko epea noiz hasten den jakinarazteko 😉.
. Dendan, proba batzuk egingo dira dena ondo dagoela egiaztatzeko, eta, hala bada, ez zaizu fakturatuko zure azken kuota.
⚠Garrantzitsua da aurrez adierazitako epean itzultzea.
Mugikorra hautsita badago edo behar bezala funtzionatzen ez badu, zuretzat hartu beharko duzu, eta azken kuota ordaindu 😢.
Bai, noski. Finantziazioa bertan behera uztea erabakitzen baduzu, ordaintzeko dituzun kuotak eta azken kuota ordaindu beharko dituzu hurrengo fakturan.
Mugikor bat baino gehiago baduzu finantzatuta Euskaltelekin
, aukera izango duzu epeka ordaintzen jarraitzeko gainerako mugikorrak, hala nahi baduzu.
Jakina! Mugikor berria estreinatu ahal izango duzu noiznahi, eta berri-berriena eskuratu.
kontsultatu dezakezu gure smartphone-eskaintza zabala
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua