Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Nola aktiba dezaket HBO Max zerbitzua?

HBO Max gurekin kontratatu ondoren, aktibatze-prozesua egin beharko duzu eduki guztiez gozatu ahal izateko. 

Horretarako, SMS bat eta mezu elektroniko bat jasoko dituzu, zure eremu pribaturasartzeko esteka batekin. Han, harpidetza aktibatzeko botoi bat daukazu. 

hbo max eusk

Aktibazioa pixka bat desberdina da lehenengo aldiz erabili HBO Max edo Maxera lehenagotik harpidetuta egon, zuzenean nahiz beste hornitzaile batekin.

Hautatu zure beharretara egokitzen den aukera, jarraitu pausoei eta hasi gozatzen.

HBO Maxen kontu berri bat sortzea  posta elektroniko batekin.

Zure eremu pribatuko esteka sakatu ondoren, HBO MAXen webgunera bideratuko zaitugu, zure harpidetza aktibatzeko. HBO MAXeko konturik ez baduzu, adierazitako urratsak jarraitu eta zure kontu berria sortu besterik ez duzu egin behar, nahi duzun helbide elektronikoarekin.

max 1 eusk

Lehendik harpidetza bat izanda HBO Max aktibatzea.

Zure eremu pribatuko  esteka sakatu ondoren, zure harpidetza aktibatzeko, HBO MAXen webgunera bideratuko zaitugu. 

Lehendik duzun kontu bat erabili behar baduzu eta HBO MAXi zuzenean ordaintzen badiozu, erabilera bakarreko kode bat jasoko duzu postaz Euskalteli lotzeko, eta, aktibatu ondoren, beste harpidetza bertan behera utziko dugu.

Gogoan izan: jada ez dituzu izango metatuta aurreko  saldoa eta sustapenak, eta, zure harpidetza zaharrak urteko ordainketa badu, komeni da berritze-datara arte itxarotea gurekin kontratatzeko

max suscripcion eusk

Ez duzu jaso mezu elektronikorik?

«Hemen duzu erabilera bakarreko kodea» dioen mezu elektronikoa jasotzen ez baduzu, egin hau:

  • Bilatu sarrerako ontziko karpeta guztietan HBO Maxek bidalitako mezu elektronikoa (sustapenen eta jaso nahi ez dituzun mezuen karpetetan ere bai).
  • Hautatu Birbidali erabilera bakarreko kodea botoia kodea idazteko pantailan, eta begiratu berriz postari.
  • Egiaztatu kodea idazteko pantailaren goiko aldean agertzen den helbide elektronikoa zuzena dela.

Max ez den beste hornitzaile batekin kontratatua izanda HBO Max aktibatzea

Zure eremu pribatuko esteka sakatu ondoren, zure harpidetza aktibatzeko, HBO Maxen webgunera bideratuko zaitugu. 

Lehendik duzun kontu bat erabili behar baduzu eta HBO Maxez den beste hornitzaile bati ordaintzen badiozu (adibidez, Google, Apple edo beste telekomunikazio-operadore bat), erabilera bakarreko kode bat jasoko duzu postaz, Euskalteli lotzeko.

Gogoan izan ezin dugula harpidetza zaharra ezeztatu, eta baja eman behar diozula, bi aldiz ez kobratzeko. Zure harpidetza zaharrak urteko ordainketa badu, komeni da berritze-datara arte itxarotea gurekin kontratatzeko.

max proveedor eusk

Ez duzu jaso mezu elektronikorik?

«Hemen duzu erabilera bakarreko kodea» dioen mezu elektronikoa jasotzen ez baduzu, egin hau:

  • Bilatu sarrerako ontziko karpeta guztietan HBO Maxek bidalitako mezu elektronikoa (sustapenen eta jaso nahi ez dituzun mezuen karpetetan ere bai).
  • Hautatu Birbidali erabilera bakarreko kodea botoia kodea idazteko pantailan, eta begiratu berriz postari.
  • Egiaztatu kodea idazteko pantailaren goiko aldean agertzen den helbide elektronikoa zuzena dela.

 

Sare sozialen bidez harremanetan jarri